Futbol eta areto futbol teknikari, jokalari eta euren senitartekoez osatutako 200 pertsonen talde bat gaur, martxoak 10, Madrilera iritsiko da Riadetik aireratutako hegaldi batean. Kuwait, Qatar eta bestelako herrialdeetan lan egiten zeuden pertsonak dira, eta tartean dago Imanol Arregi areto futbol entrenatzaile irurtzundarra, Kuwaiteko Al Yarmouk taldeko teknikaria dena. Hain zuzen berak konfirmatu du gauzak ondo, lehenik eta behin Madrilera eta segidan Sakanara helduko dela. Egoera “oso aldakorra” dela eta “eromena” dela nabarmendu du.
Espainiako Futbol Federazioak Espainiako enbaxadako eta Kuwaiteko diplomaziako langileen babesa eskertu dute, taldearen aberriratze prozesuan. Hegazkina 14:00etan aireratuko da, Saudi Arabiako ordutegian.