Nesken lehen maila autonomikoko bigarren fasean bosgarren jardunaldia jokatu zen.
Igoera faseko multzoan Xota A liderrak Mendialdea A izan zuen aurkari Berriozarren. Bi taldeak nor baino nor aritu ziren, eta hasieran inork ez zuen kontrako atea zulatu. 38. minutuan Ana Bidondok Xota aurreratu zuen, eta 2 minutu beranduago bigarrena sartu zuen Alazne Garcesek. 0-2 irabazita itzuli zen Xota A Irurtzunera.
Xota A da lehen maila autonomikoko igoera faseko liderra (15 puntu), Azkarrenaren (11 puntu) aurretik. Asteburuan seigarren jardunaldia dago jokoan. Hain zuzen ere Xota A-ri eta Azkarrenari jokatzea dagokie, baina partida martxoaren 25era atzeratu dute. Norgehiagoka garrantzitsua Atakondoa kiroldegian jokatuko da, 20:00etan.
Kopa multzoan bosgarren jardunaldia dago jokoan, baina Xota B-k oraindik ez du partida jokatu. Talde irurtzundarrak Union Tutera hartuko du, gaur, martxoak 11, Atakondoa kiroldegian (20:20). Momentuz sailkapenean Mendialdea B da liderra (12 puntu) eta Xota B laugarren da (3 puntu). Seigarren jardunaldian, Xota B taldeak Mendialdea B liderra hartuko du, martxoaren 15ean Atakondoan (10:30).