Astekaria

"Kanpainei bultzada eman behar zaie"

Eneida Carreño Mundiñano eta E. R. B. 2026ko martxoaren 18a

Agurtzane Garijo Peralta irurtzundarra. UTZITAKOA

Errigora proiektua martxan jarri zenetik, duela hamar urte baino gehiago, Agurtzane Garijo Peralta irurtzundarrak Erriberako produktuak eta euskara laguntzeko proiektuarekin bat egin du.

Kanpaina ia gehienetan eskaera egin duela esan du.

1. Nola izan zenuen Errigoraren berri?
Pixka bat hasi zenean, hasiera horreta, kanpainaren berri izan nuen; euskal giroan ibiltzen garenak eta horrelako gauzekin kontzientzia dugunoi iritsi zitzaigun. Lehenengo kanpaina hasi zenean, orain dela pila bat urte. 

2. Hasieratik zara kontsumitzailea? 
Bai, bai; hasieratik. Lehenengo kanpainan hasi ginen. 

3. Nola erosten duzu? 
Nik normalean online aukera egiten dut (errigora.eus); erosogoa egiten zait. Beharren arabera produktuak aukeratzen ditut, zer hartu eta zer ez. 

4. Nola antolatzen zarete Irurtzunen? 
Ni berez kontsumitzailea naiz, baina arduradun gisa daudenek ikusten dute irurtzundarra naizela eta nirekin harremanetan jartzen dira. Batzuetan aukera izan dugu, oker ez banago, Iratxo elkartean hartzeko, eta beste batzuetan koordinatzailearekin zuzenean geratzen gara eta hartzen dugu. Deitzen digu eta esaten digu etxean baldin bagaude pasako dela. 

5. Beraz, tratu pertsonala?
Bai, oso. 

6. Irurtzundarrek hautu hau egiten dute? Hasi zenetik eskaerak handitu direla esango zenuke? 
Nik esango nuke, dakidanagatik, kontsumitzaile gehiago daudela hasi zenean baino. Jendea batzen joan da. Interesgarria iruditzen zait hori ere, jendea animatzen da, eta polita da. 

7. Kanpaina desberdinak daude. Guztietan parte hartzen duzu?
Hasiera batean esango nuke baietz. Izan daiteke kanpainaren batean hartu ez izana; azkenean, etxean duzuna begiratu behar duzu, eta beste batzuetan agian pasatu izan zaigu bizitzaren eromenagatik. Baina nik uste gehienetan erosi dugula; kanpaina gutxi utzi zian ditugu hartu gabe. 

8. Orain kanpaina martxan dago. Eskaera egina? 
Horretan nago. Etxean dudana begiratu behar dut, eta beharrak zeintzuk diren ikusita, zerbait seguru hartuko dudala. 

9. Zer da gehien kontsumitzen duzuna? 
Normalean, tomate frijitua; desberdintasuna oso nabarmena da. Bestetik, babarrunak, txitxirioak... Horiek ere kontsumitzen ditugu. Azkenean, gure bizitza ero honetan horrelako kontserbak oso ongi etortzen zaizkigu. Beste batzuetan ere barazkiak hartu izan ditugu, gehienbat oporretara joateko. 

10. Errigora aholkatzen duzu? Zergatik? 
Horrelako kanpainak iruditzen zait ez direla bakarrik guk kontsumitzeko zerbait bakarrik, baizik eta printzipio bat d. Jateko baino zerbait gehiago badu: euskara lagundu, hemengo ekoizleak lagundu, Erriberako ekoizleak lagundu... Badakigu zer egoeratan dagoen Nafarroa eta horrelako kanpainei bultzada eman behar zaiela, eta euskararekin eta horrelako gaiekin kontzientzia dugunok ez badugu egiten... Guk lagundu behar dugu; gure artean sarea egin. Bestela, akabo horrelako ekimenak. Garrantzitsua da ez bakarrik kontsumitzeko produktuak direlako, baizik eta laguntzeko. 

11. Harro zaude? 
Bai, noski.