Duela 25 urte...

Sakanako Ibilaldia

Guaixe 2026ko maiatzaren 5a

Mendizaleak mahaira eserita. ARTXIBOA

Hamabigarren edizioa izan zen.

Iratxo elkartea Irurtzunen mendizaletasuna sustatzeko lan handia egiten ari zen. Horretan beste pauso bat izan zen Sakanako Martxa Handia antolatzea, 2001ean hamabigarren edizioa izan zuena. Ibilaldian parte hartu zuten mendizaleek Satrustegiko mendizerran eguraldi kaxkarrarekin egin behar izan zuten ibilbidea: lainoa, euria eta haizea nagusi izan baitziren. Batzuk etsi eta buelta hartu edo berehala jaitsi ziren. Bigarren zatian euri jasak, hotza eta lokatza izan zituzten bidelagun.