Pilota

Egoitz Carrion, Euskal Pilotari buruzko Jardunaldi Teknikoetan

Guaixe 2026ko martxoaren 12a

Egoitz Carrion, Jon Mariezkurrenaren entrenamendua gidatzen. EGOITZ CARRION

Nafarroako Unibertsitate Publikoak martxoaren 17an antolatutako jardunaldietan prestatzaile irurtzundarra ariko da

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Euskal Pilotari buruzko Jardunaldi Teknikoak antolatu ditu martxoaren 17an, 16:00etan, Osasun Zientzien Fakultatean (Barañaingo etorbidez, z.g., Iruñea). Bertan esku pilotaren esparruko bost profesionalek hartuko dute parte, errendimendu handiarekin eta pilotaren alderdi taktiko eta teknikoekin lotutako zenbait arlo aztertzeko: binakako profesionalen  finalak, kargen kudeaketa, jokoaren ezaugarriak frontballeko munduko txapelketan, indarraren garrantzia... Sarbidea libre da eta interesatu orok jarraitu ahalko ditu jardunaldian. 

Tartean Egoitz Carrion Ninatanta prestatzaile fisiko irurtzundarrak hartuko du parte. Unai Laso eta Jon Mariezkurrena pilotarien prestatzailea da, eta esku pilotan errendimenduak eta kargen kudeaketak duten garrantziaz arituko da. 

Berarekin batera Mikel Izquierdo Redin NUP-eko katedraduna, Jose Maria Echeverria eta Iñaki Barbajero irakasleak eta Ruben Ayarra eta Carlos Chocarro Dupla kirol zentroko kideak ariko dira. Bukatzeko, Diario de Navarrako kirol kazetari Luis Guineak mahai-ingurua gidatuko du.