pilota

Irurtzun ez da Espainiako Ohorezko Mailako Kluben Arteko Pilota Txapelketarako azken faserako sailkatu

Guaixe 2026ko martxoaren 12a

Ohorezko mailan zazpigarren sailkatu da Irurtzun

Asteburuan Espainiako Kluben Arteko Pilota Txapelketako hasierako ligaxkako bederatzigarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Irurtzun A-k San Cosme A taldearen kontra galdu egin. Buruz burukoan, Haritz Salcedori (Irurtzun) 0-2 irabazi zion Sergio Gutierrezek (San Cosme), 0-10 eta 2-10, eta binakakoan Iosu Olaetxea eta Aaron Arbizu (Irurtzun) 1-2 erori ziren Jorge Fernandezen eta Sanchezen (San Cosme A) kontra (6-10, 10-6 eta 2-5). 

Sailkapen orokorrean Oberena A (33 puntu) izan da lehena, San Cosme A taldearekin puntutara berdinduta. Beraiek jokatuko dute txapelketako finala, Iscarren. martxoaren 22an. Irurtzun A zazpigarren sailkatu da (27 puntu).