Irurtzungo Udalak aurten hiru lanpostu bete nahi ditu

Guaixe 2026ko martxoaren 23a

Irurtzundarrak udaletxerantz. ARTXIBOA

2026rako lan publikoaren eskaintzan hori onartu du. 

Irurtzungo Udalak lan publikoaren eskaintzaren barruan hiru lanpostu betetzeko deialdiak eginen dituela. Deialdiak hiru urteko epean eginen du, gehienez. Hiru lanpostu horiek hutsik daude gaur egun eta behin behinean langile batzuk betetzen dituzten. Hutsik dagoen lanpostuetako bat instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketako plaza da. Aldizkako lan kontratuduna, hau da, ikasturtean zehar lan eginen du plaza hori eskuratzen duena, zehazki lanaldiaren %73,33 izanen du. Euskarazko A2 maila eskatzen du udala. E mailako lanpostua da eta dagozkion osagarriak jasoko ditu. 

Beste bi lanpostuak gaztetxoko begiralearenak dira. Lan araubideko kontratuak dituzte bi plaza horiek, eta haien lanaldia aldakorra da. Haiei euskarazko B2 maila eskatzen zaie. C mailako soldata izanen dute.