Aralar kaleko 3 bis zenbakiaren parean aparkatutako auto batek su hartu zuen. Garrek aldamenean aparkatuta zeuden beste bi ibilgailu harrapatu zituzten eta suaren ondorioz hirurak kixkalita gelditu ziren. Suak ke laino beltz handia eragin zuten, urrutitik ikusten zena. Larrialdi zerbitzuek16:19an jaso zuten sutearen berri. Ezbeharraren lekura Cordovillako parkeko suhiltzaileak joan ziren. Segurtasun arrazoiagatik Irurtzunerako sarbideetako bat den Aralar kalea moztu zuten. Suhiltzaileek 17:30erako despeditu zuten lana. Ez beharrean ez zen inor kaltetu. Hala ere, badaezpada, oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia bat bidali zuten. Foruzaingoa arduratu zen trafikoa bideratzeaz eta sutearen ikerketaz.
Korrikak Irurtzunen egin behar zuen ibilbidea aldatzera behartu zuen suteak. Euskararen aldeko lasterketa Irurtzunera 17:43ean iristekoa zen eta AEKko kideek beste ibilbide bat inprobisatu behar izan zuten, aurrekoa baino luzexagoa, Irurtzundarren gozamenerako.