Areto futbola

Xota A-k goleatzen segitzen du

Guaixe 2026ko martxoaren 26a

Nesken lehen maila autonomikoko igoera fasean Xota A-k lider jarraitzen du. Kopako multzoan Xota B-k atseden jardunaldia zuen

Nesken lehen maila autonomikoko igoera fasean zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Xota A liderrak ikusgarri jarraitzen du eta Txantrea B-ri 6-0 irabazi zion. Alazne Garces izan zen protagonista nagusia, bost gol sartu baitzituen. Carmen Otxoak sartu zuen beste gola. 

Xota A-k jarraitzen du lider (18 puntu). Asteburuan zortzigarren jardunaldia dago jokoan. Xotak eta Murchantek aurretik jokatu zuten partida, eta talde irurtzundarra 12-2 gailendu zen, Laura Goiatxe (2), Maider Oses (2), Cristina Bariain (3), Maialen Arana (2), Saioa Etxeto eta Carmen Otxoa jokalariei esker. Beraz, 21 puntu ditu, dagoeneko, Xota A liderrak. 

Nesken lehen maila autonomikoko kopako multzoan zazpigarren jardunaldia jokatu zen, baina Xota B taldeari atseden jarduna zegokion. Sailkapenean, Mendialdea B da liderra (12 puntu) eta Xota B hirugarren da (9 puntu). Zortzigarren jardunaldian Xota B-k sailkapenean laugarren eta arerio zuzena den Lacturale Orvina du aurkari.