Martxoaren 28an eta 29an, larunbata eta igandea, Irurtzungo kultur etxean, Juglares Irurtzungo Antzerki Taldearen antzezlanaren emanaldiak izanen dira; larunbatean bi saio izanen dira, 19:00eta eta 21:00etan, eta igandean 19:00etan, eta larunbateko bigarren saiorako (21:00etan) baino ez dira sarrerak geratzen. Romeo eta Julieta istorioaren berrirakurketa prestatu du aurten Angel Sagues antzerki taldeko zuzendariak.