Futbola

Zaldua Apoloren kontra erori zen

Guaixe 2026ko apirilaren 14a

Elomendiko Futbol Txapelketan Arakilgo taldea seigarren da

Elomendiko Futbol Txapelketan 23. jardunaldia jokatu zen, udaberriko oporren atsedenaldia eta gero. Arakilgo Zalduak Apolo izan zuen aurkari, eta partida oso parekatuan Apolok 1-2 hartu zuen mendean Arakilgo taldea. 

Uterga da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (56 puntu). Zaldua Arakil seigarren da (33 puntu). Datorren jardunaldian Zalduak eta Teknik taldeak partida jokatu beharra zuten, baina bertan behera geratu da.