Areto futbola

Xota A-k lider sendo jarraitzen du eta Xota B-k asteburuan jokatuko du oporren ondorengo lehen partida

Guaixe 2026ko apirilaren 15a

Xota A sekulako denboraldia egiten ari da.

Nesken lehen maila autonomikoko igoera fasean Xota A-k garaipen polita lortu zuen Cascanten eta kopa multzoan Xota B asteburuan sartuko da lehiara.

Nesken lehen maila autonomikoko igoera fasean, Xota A-k 1-3 hartu zuen mendean Cantera taldea Cascanten. Cristina Bariainek aurreratu zuen Xota A, baina Xotak ate propioan sartutako golari esker bana berdindu zuten Erriberakoek. Xota A-k erasoan jarraitu zuen, eta Alazne Garcesek sartutako beste bi golei esker, 1-3 gailendu ziren lider irurtzundarrak. 

Xota A da lehen maila autonomikoko igoera faseko liderra (27 puntu), bigarren fase honetan jokatutako bederatzi partidak irabazita eta bigarren den Mendialdea A taldeari 10 puntu aterata (17 puntu). Hamargarren jardunaldian Xota A taldeak sailkapenean laugarren den Marcilla Aurora hartuko du Irurtzungo Atakondoan, apirilaren 19an (12:30). 

Kopako multzoa
Nesken lehen mailako kopako multzoan ez zen jardunaldirik jokatu. Mendialdea B da liderra (12 puntu) eta Xota hirugarrena (9 puntu). Zortzigarren jardunaldia asteburuan jokatuko da eta apirilaren 17an Xota B-k laugarren den Lacturale Orvinaren kontra jokatuko du, 21:00etan, Rotxapea kiroldegian.