pilota

Irurtzungo Pilota Txapelketako jardunaldia

Guaixe 2026ko apirilaren 15a

Irurtzun klubeko bi bikote lehiatuko dira nor baina nor.

34. Irurtzungo Pilota Txapelketaren barruan, gaur, apirilak 15, asteazkena, lehen mailako bi partida jokatuko dira Bi Aizpe pilotalekuan, 19:00etatik aurrera.

Lehen partidan Irurtzun klubeko bi biko lehiatuko dira, Salcedo eta Jon Lazkoz, batetik, eta Ongay eta Xhoe Lazkoz, bestetik. Txapelketan nork egingo duen aurrera dago jokoan. 

Bigarren partidan Astiz-Sotilek (Larraun) Apaolaza-Balerdi (Hernani) dituzte aurkari.