Botxa

Binakako Iratxo Botxa Txapelketa, atzerakontuan

Guaixe 2026ko apirilaren 17a

Irurtzunen, botxan. ARTXIBOA, IRATXO

Izena ematea apirilaren 19an despedituko da.

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian mugimendu handia izango da aurki, Binakako Iratxo Botxa Txapelketa antolatu baitute. Izena ematea zabalik dago apirilaren 19ra arte, Iratxo elkartean edo 682 777 376 (WhatsApp). Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.