Baraibar eta Aralarko santutegia lotzen dituen NA-7510 errepidean istripua izan zen larunbatean, apirilaren 18an. Motorra gidatzen zuen 64 urteko gizonezkoa bidetik atera zen eta, ondorioz, hainbat kolpe hartu zituen. Ezbeharra aipatu errepidearen 11,5 km puntuan izan zen, Albiko arrasoan. Lainotuta zegoenez, larrialditako helikopteroak ezin izan zuen Aralarrera joan. Horren ordez, anbulantzia batek zauritua Irurtzunera eraman zuen eta han zauritutako gizonezkoa medikua zuen helikopterora pasa eta hala Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten.