Irurtzun Pilota Elkarteak antolatutako 34. Irurtzungo Pilota Txapelketa final zortzirenetan dago. Aurreko astean final zortzirenetako bi jardunaldi jokatu ziren, eta Irurtzun klubeko hiru pilotari txapelketatik kanpo geratu ziren.
Irurtzun klubeko Salcedo-J. Lazkozek eta Ongay-X.Lazkozek hil ala biziko partida izan zuten. Oso estu joan zen lehia, eta, azkenik, Saldedok eta J. Lazkozek egin zuten txapelketan aurrera, Ongay eta X. Lazkoz bidean utzita. Bestalde, Ilunpeko Egigurenekin bikotea osatu zuen Irurtzungo Azpiroz ere txapelketatik kanpo geratu da, Iriarte-Apeztegiaren kontra 17-22 galdu eta gero.
Final zortzirenetako emaitzak:
Apirilak 15
-Lehen maila: Salcedo-J.Lazkoz (Irurtzun) 22-21 Ongay-X.Lazkoz (Irurtzun)
-Lehen maila: Astiz-Sotil (Larraun) 13-22 Apaolaza-M.Balerdi (Hernani-Olalde)
Apirilak 17
-Lehen maila: I.Egiguren-Azpiroz (Ilunpe-Irurtzun) 17-22 Iriarte-Ug.Apeztegia (Buruzgain-Oberena)
-Bigarren maila: Mariezkurrena-Torrecillas (Beti Onak) 22-16 O.Iriarte-Ezkurdia (Larraun)