Apirilaren 22an, asteazkena, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuak XXXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako saioa hartuko du. Txapelketa final zortzirenetan dago.
Lehen partida bigarren mailakoa da. Armendarizek eta Azanzak (Irurtzun) Garrido eta Iturbide (Lagunak) izango dituzte aurkari. Bigarren lehia, ordea, lehen mailakoa da. Arribillagak eta Oskozek (Lagunak) Galartza eta Garañoren (Larraun) kontra jokatuko dute.