Areto futbola

Xota A-ren eta Xota B-ren garaipenak

Guaixe 2026ko apirilaren 22a

Xota A eta Xota B taldeak, elkarrekin. XOTA

Nesken lehen maila autonomikoko igoera fasean Xota A-k galdu gabe eta lider jarraitzen du eta kopako fasean Xota B hirugarren da.

Nesken lehen maila autonomikoko igoera faseko hamargarren jardunaldian ez zen sorpresarik izan eta Xota A-k hamargarren garaipena lortu zuen, Marcilla Aurorari 5-3 irabazita. Maider Oses, Ana Vidondo, Cristina Bariain (2) eta Carmen Ochoa izan ziren golegileak. 

Xota A da lider sendoa (30 puntu), bigarren den Mendialdeari 10 puntu aterata (20 puntu). Hamaikagarren jardunaldian Xota A-k sailkapenean azkena den Cortes izango du aurkari apirilaren 24an (19:45), Erriberan. 

Nesken lehen maila autonomikoko kopako fasean Xota B-k 1-2 irabazi zion Lacturale Orvinari Arrotxapean jokatutako partidan. Lehia oso bizian, Naia Lizarragak Xota aurreratu zuen, baina 37. minutuan bana berdindu zuen Orvinak. Partida puntu banaketarekin despedituko zela zirudienean Maite Medinak Xotaren garaipenaren gola sartu zuen, 1-2. 

Kopako multzoko liderra Mendialdea B da (15 puntu). Xota hirugarren da (12 puntu). Bederatzigarren jardunaldian Xota B-k sailkapenean azkena den Larragako San Miguel hartuko du Irurtzungo Atakondoan, apirilaren 26an, igandea (11:15).