Irurtzungo Udalak igerilekurako sorosleak kontratatu nahi ditu. Deialdian interesa duenak eskabidea eta dokumentazioa maiatzaren 18ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko du. Hiru hilabeterako kontratua izanen da. Lanaldiari dagokionez, sorosleek hiru egunez lan eginen dute eta laugarrena jai izanen dute. Hiru txandatan ariko dira lanean: goizez, arratsaldez eta zatitua.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak dira, batetik, 18 urtetik gorakoa izatea, edo 16 urtetik gorakoa izatea eta gurasoen baimena izatea. Bestetik, euskarazko ahozko B2 maila izan beharko dute. Ezinbestekoa da ur sorosle titulua izatea. Aldi berean, desfibriladoreen erabilera ikastaroa egin izanaren frogagiria eskatzen du udalak. Azkenik, hautagaiek Nafar Lansaren izena emanda egon beharko dute maiatzak 6 baino lehen, sorosle epigrafean.
Deialdira aurkezten direnek eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da: sorosle titulua, desfibriladorearen erabilera ikastaroa egin izanaren egiaztagiria, Lansareko inskripzio txartela, nortasun agiriaren fotokopia, euskarazko B2 titulua (izanez gero). Deialdiari buruzko informazioa irurtzun.eus webgunean dago.