Irurtzungo Udala igerilekuaren udako sasoian haren mantentzeaz arduratuko diren lau pertsona kontratatu nahi ditu. Interesa dutenek eskaerak maiatzaren 18ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte. Lanpostua eskuratzen duten pertsonen egitekoak izanen dira instalazioei dagozkion mantenukoak, hau da, instalazioen garbiketa, kontrola, zainketa, arreta publikoa.
Egiteko horretarako Irurtzungo Udalak ezarritako baldintza honakoak dira: euskarazko ahozko B2 maila izatea; langabetua izatea eta Nafar Lansaren izena emanda egotea maiatzaren 6 baino lehen ondoko epigrafeetan: kirol-instalazioen mantentze-lanak edo igerilekuak garbitzea eta mantentzea.
Kontratua garagarrilaren 1etik irailaren 6ra izanen dute. Lan ordutegiari dagokionez, hiru egunez lan egin eta laugarrenean jai hartuko dute. Goizeko, arratsaldeko eta zatitutako lan txandetan arituko dira lanean.
Eskabidearekin batera, deialdian interesa duten pertsonek hiru agiri aurkeztu beharko dituzte. Bata Nafar Lansaren langabe gisa izena emanda dagoela egiaztatzen duen txartelaren fotokopia da. Bestea nortasun agiriaren fotokopia. Eta, azkena, euskarazko B2 hizkuntza profila egiaztatzen duen titulu ofiziala (izanez gero).