Irurtzun eta Basaburua lotzen duen garraio zerbitzua

Guaixe 2026ko apirilaren 28a

Gobernuko kide Berta Miranda eta Basaburuako alkate Santos Etxegia zerbitzua eskaintzen duen Martin Perurenaren taxiaren ondoan. NAFARROAKO GOBERNUA

Apirilaren 7az geroztik dago martxan zerbitzua. 

Lurralde Kohesio Departamentuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendaritza Nagusiak Basaburua eta Irurtzun arteko garraio publikoko zerbitzua martxan jarri zuen apirilaren 7an. Proiektu pilotua da eta eskaeraren arabera funtzionatuko du. Basaburuko hamabi herrietako 817 herritarrei emanen die zerbitzua. Orain arte Basaburuan ez da garraio publikoko emakidarik izan.

Orokietako Martin Perurena Beltzak Basaburuko taxi lizentzia duela bi urte du. Departamentuak harekin hitzarmena sinatu du garraio publikoko zerbitzua eman dezan. 15.000 euroko aurrekontua du. Taxista Ultzamako Auza eta Irurtzun artean ibiliko da, bi herri horiek autobus zerbitzu erregularra baitute. Basaburua eta Irurtzun lotuko dituen zerbitzua astegunetan eskaintzen da. Taxista Irurtzunera 10:49an iritsiko da, Iruñerako autobusa hartzeko garaiz. Bueltako bidaia, berriz, 17:25ean abiatuko da Irurtzundik, Iruñeko autobusa etorri ondoren. Gainera, astearteetan Irurtzungo azokara etortzeko zerbitzua ere izanen da 10:30ean, 13:00etan Basaburura bueltatuko dena. Zerbitzua erabiltzeko aurretik plaza erreserbatu beharra dago eta 3 euro balio ditu.

Gaur egun, Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren Zuzendaritza Nagusia Iruña-Donostia emakidaren zerbitzuak diseinatzen ari da.