Apirilaren 22an Irurtzungo Biaizpe pilotalekuak XXXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako saioa hartu zuen. Zehazki, final zortzirenetako bi partida jokatu ziren.
Bigarren mailan, Irurtzun klubeko Armendarizek eta Azanzak final laurdenetara sailkatzea lortu dute, partida oso estuan Garridori (San Francisco Javier) eta Iturbideri (Lagunak) 22-21 irabazi eta gero.
Lehen mailan Lagunak klubeko Arribillagak eta Oskozek lortu zuten aurrera egitea, Larraun klubeko Galartzari eta Garañori 22-16 irabazi eta gero.