Nesken lehen maila autonomikoan, igoera faseko multzoan Xota A-k ikusgarri jarraitzen du. Cortesen kontra Erriberan jokatutako partidan irurtzundarrek aginte makila hartu zuten hasieratik, eta 0-7 gailendu ziren Cristina Bariain (4), Maialen Arana eta Saioa Etxeto (2) jokalarien golei esker.
Xota da igoera faseko liderra (33 puntu). Hamabigarren jardunaldian Xota A taldeak sailkapenean bigarren den Berriozarko Mendialdea A taldea hartuko du Irurtzunen, maiatzaren 1ean (10:30).
Nesken lehen maila autonomikoko kopako fasean bederatzigarren jardunaldia jokatu zen. Xota B taldeak Larragako San Miguel taldea hartu zuen eta gol festa ederra ospatu zuten irurtzundarrek, 9-1 gailendu baitziren Naia Lizarraga (2), Leire Fernandez (3), Eider Goikoa (2), Maite Medina eta Ekiñe Agirrek sartutako golei esker.
Kopako multzoko liderra Berriozarko Mendialde B da (18 puntu), Xota B-ren aurretik (15 puntu). Hamargarren jardunaldian Xota B-k sailkapenean hirugarren den Union Tutera arerio zuzenaren kontra jokatuko du maiatzeko bigarren asteburuan, Tuteran. Bigarren postua dago jokoan.