Astekaria

Moha Hamdi, bigarren garaipen profesionala

Maider Betelu Ganboa 2026ko maiatzaren 6a

Hamdik Nechitaren kontrako lehen round-a galdu zuen, baina beste biak irabazi. GLORY

Borrokalari irurtzundarrak Nechita garaitu zuen Rotterdam-en.

Mohammed Hamdi irurtzundarrak munduko kickboxing promotore handienarekin, Glory-rekin bere bigarren kickboxing konbate profesionala izan zuen apirilaren 25ean Rotterdam-en. Alin Nechita errumaniarraren kontra lehiatu zen, pisu astunetako LHW -95 kg kategorian. Hamdik lehen round-a galdu zuen, baina beste biak irabazi. Orain arte Gloryrekin jokatutako bi borrokaldi profesionalak irabazi ditu, otsailaren 7an, Arnhem-en, Ozer mendean hartu baitzuen.