Pilota

Irurtzun klubeko pilotariak etxeko torneoan dena ematera

Guaixe 2026ko maiatzaren 6a

Iosu Bergera sartuko da lehian. ARTXIBOA

Biaizpe pilotalekuak bi partida hartuko ditu maiatzaren 6an. Irurtzun klubeko Iosu Bergerak finalerdietara sailkatzea du jokoan.

Afizionatuen mailako XXXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketa azken txanpara gerturatzen ari da. Gaur, maiatzak 6, asteazkena, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuak bi partida hartuko ditu. 

Lehenik eta behin, Irurtzun klubeko bi biko nor baino nor lehiatuko dira, Sarazibar eta Gorraiz, batetik, eta Esain eta Razkin, bestetik. 

Ondoren, Irurtzungo Pilota Txapelketako lehen mailako final laurdenetako bat jokatuko da. Lizeagak (Mundarro) eta Iosu Bergera arruazuarrak (Irurtzun) Lagunak klubeko Arribillaga eta Oskoz izango dituzte aurkari, finalerdiko txartelaren bila. 

Partidak

Maiatzak 6, asteazkena, 18:45ean, Biaizpen:

-Saracibar-Gorraiz (Irurtzun) / Esain-Razkin (Irurtzun)
-Lehen maila, final laurdenak: Lizeaga (Mundarro) -Bergera (Irurtzun) / Arribillaga-Oskoz (Lagunak)