Txirrindulariek Irurtzun bete zuten, 1.170 txirrindulari bildu baitziren La Peluso Cycling taldeak antolatutako martxa zikloturistan. Gehienek ibilbide luzea eta ertaina hautatu zuten, San Migelera igotzen zena, eta kronoigoera osatuta, poz-pozik iritsi ziren helmugara. Ibilbide motzekoek Zuarrarrate eta Madotz igotzearen erronka zuten. Guztia ongi joan zen, eguraldiak eutsi zuen, eta, beste behin, La Peluso txirrindularitza festa polita izan zen.