XXXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketa azken txanpan dago. Lehen mailako finalerdiak maiatzaren 13an, asteazkena, 18:45ean jokatuko dira Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan. Bi partidetan Irurtzun klubeko ordezkaritza dago, eta partida borrokatuak espero dira.
Lehen partidan Igoak eta Arbizuk (Irurtzun) Arribillaga eta Oskoz (Lagunak) izango dituzte aurkari final handirako txartelaren bila.
Eta bigarren partidan, Olaetxea eta Cuairanek (Irurtzun) Apaolaza eta Balerdi (Hernani) dituzte arerio finalerako bidean.
Ea Irurtzungo bikoteek aurrera egiten duten.