Irurtzungo Udalak igerilekuko tabernaren uda sasoiko kudeaketa emateko deialdia egin du. Udalak gaztigatu duenez, kontratu hori esleitzeko baldintzak ezartzen dituzten pleguak interesdunen eskura dago udaletxean eta Irurtzun.eus webgunean. Eskaintza aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 27ko 14:00etan bukatuko da.