Areto futbola

Xota, mutilen maila autonomikoko kopako finalerdietan

Maider Betelu Ganboa 2026ko maiatzaren 14a

Talde irurtzundarrak Instalaciones Los Sauces du aurkari. Altsasuk ez du aurrera egin. 

Mutilen maila autonomikoko kopako multzoen hasierako faseko bosgarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Lehen multzoan Xotak 6-3 hartu zuen mendean Universidad de Navarra, eta multzoko lider despeditu zuen (12 puntu), Gazte Berriak taldearen aurretik (9 puntu). Bi taldeak kopako finalerdietarako sailkatu dira. 

Bigarren multzoan Altasuk 5-9 galdu zuen Instalaciones Los Saucesen kontra. Ibararte izan da multzoko lider (12 puntu), Instalaciones Los Saucesen aurretik (9 puntu). Biak sailkatu dira finalerdietarako. Altsasu laugarren izan da (3 puntu) eta kopatik kanpo geratu da. 

Asteburuan finalerdietako joaneko partidak jokatuko dira. Xotak Instalaciones Los Sauces izango du aurkari igandean Rotxapean (11:30).