Nesken maila autonomikoko bigarren fasean, batetik kopa autonomikoko ligaxka jokatu da. Zortzigarren eta azken jardunaldian Xotak bana berdindu zuen Union Tuterarekin. Sailkapenean Mendialdea B izan da liderra (18 puntu), Xota B bigarrena (16 puntu), Union Tutera hirugarren (13 puntu) eta Lacturale Orvina laugarren (12 puntu). Lau taldeak finalerdietarako sailkatu dira.
Hain zuzen ere Xota B-k Union Tutera izango du aurkari finalerdietan. Partida maiatzaren 24an jokatuko da, Atakondoan.
Igoera fasean Xota A-k galdu gabe segitzen du
Nesken maila autonomikoko igoera fasean hamahirugarren jardunaldia jokatu zen eta Xotak 3-7 hartu zuen mendean Azkarrena taldea, Caparroson. Xota A-k lider sendo jarraitzen du, hamahiru partidak irabazita (39 puntu). Azken jardunaldian Xotak sailkapenean laugarren den Txantrea B izango du aurkari, maiatzaren 21ean, 20:00etan, Txantrean.