Pilota

Igoa-Arbizu eta Apaolaza-Balerdi, Irurtzungo finaletara

Guaixe 2026ko maiatzaren 14a

Hernaniko Apaolaza eta Balerdi eta Irurtzun klubeko Olaetxea eta Cuairan, partida hasteko prest. UTZITAKOA

Irurtzun klubeko Olaetxea-Cuairan finaletatik kanpo geratu dira.

XXXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketan lehen mailako finalerdiak jokatu ziren maiatzaren 13an Irurtzungo Bi Aizpen. Espero bezala, maila handiko finalerdiak izan ziren.

Lehen partidan Irurtzun klubeko Igoak eta Arbizuk partida bikaina egin zuten eta 22-14 irabazi zieten Barañaingo Lagunak klubeko Arribillagari eta Oskozi. 

Bigarren kanporaketa oso borrokatua izan zen. Tamalez, Irurtzun klubeko Olaetxea eta Cuairan txapelketatik kanpo geratu ziren, Hernani klubeko Apaolazaren eta Balerdiren kontra 20-22 erori eta gero.