Irurtzungo Udalek festetako kartelen lehiaketak martxan jarri du. Maiatzaren 25era arte aurkez daitezke lanak Irurtzungo udaletxean. 5 eta 10 urte bitarteko eta 11 eta 14 urte bitarteko haur kategoriak eta helduen kategoriak daude, eta sariak 75 euro,100 euro eta 400 euro izanen dira, hurrenez hurren; Irurtzungo udaletxean, kultur etxean edo Irurtzungo Udaleko webgunean oinarriak aurki daitezke.