Musika eskolako izen ematea zabalik dago

Guaixe 2026ko ekainaren 11

Irurtzungo musika eskolaren egoitza. ARTXIBOA

Heldu den ikasturterako kuotak hiru euro igo dira. 

Irurtzungo Udalak musika eskolako 2026/2027 ikasturteko matrikula epeak zehaztu ditu: garagarrilaren 15etik 17ra izanen da lehenik eta irailaren 1etik 3ra azkenik. Irurtzungo musika eskolak honako eskaintza du: 4 eta 5 urtekoendako musika tailerra, musika hizkuntza, akordeoia, bateria, gaita, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, klarinetea, pianoa, saxofoia, trikitixa, txistua eta txirula. Horretaz aparte, ikasleek abesbatzan, fanfarrean eta instrumentu taldeetan parte har dezakete. Udalak jakinarazi duenez, musika eskolaren egutegia Atakondoa eskola publikoaren bera izanen da. Eskaintza, tasa eta bestelakoei buruzko informazioa Irurtzun.eus webgunean dago.