Nesken lehen maila autonomikoan kopako finalerdietarako sailkatu da Xota B taldea. Talde irurtzundarrak Union Tutera izango du aurkari finalerdietan, partida bakarrera. Partida erabakigarria maiatzaren 24an jokatuko da, 12:00etan, Atakondoan. Xotak zaleen babesa eskatu du, kopako finalera sailkatzea baitago jokoan.
Xota A liderrak azken jardunaldia jokatuko du
Asteburuan nesken lehen maila autonomikoko bigarren faseko igoera multzoko hamalaugarren eta azken jardunaldia jokatuko da. Xota A liderrak sailkapenean laugarren den Txantrea B du aurkari, maiatzaren 21ean, osteguna, 20:00etan Txantrean jokatuko den partidan. Orain arte Xota A-k bigarren faseko hamahiru jardunaldiak irabazi ditu eta lider sendoa da (39 puntu). 10 puntu atera dizkio Berriozarko Mendialdea A taldeari (29 puntu).