Areto futbola

Xotak irabaziz ekin dio kopako finalerdietako joaneko partidari

Guaixe 2026ko maiatzaren 20a

Itzuliko partida etxean jokatuko du Xota autonomikoak. XOTA

Instalaciones Los Saucesi lau goleko aldearekin irabazi zion talde irurtzundarrak

Mutilen maila autonomikoan finalerdietako joaneko partida jokatu zuten Xotak eta Instalaciones Los Saucesek, Rotxapea kiroldegian. Irurtzundarrak ikusgarri aritu ziren eta 1-5 aurreratu ziren Jorge Alberto Alzamora, Imad El Ougdi (2), Andres Felipe Cadena eta Oier Amezgarai jokalariek sartutako golei esker. Los Sauces 3-5 hurbildu zen baina ilusio hutsa izan zen, Asier Astizek eta Andres Felipe Cadenak markagailua borobildu eta Xotak 3-7 irabazi baitzuen. 

Lau goleko errenta du Xotak, baina areto futbolean edozer gerta daiteke eta itzuliko partidan emaitza sendotzera aterako dira irurtzundarrak. Itzuliko partida maiatzaren 22an 20:00etan jokatuko da Irurtzungo Atakondoan, eta ikusmin handia dago, kopako finala jokatzeko txartela baitago jokoan.