Maiatzaren 20an, asteazkena, 19:00etan, XXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako bigarren mailako bi finalerdiak jokatuko dira. Bi partidetan Irurtzun klubeko ordezkaritza dago, eta partida borrokatuak espero dira.
Lehen partidan Irurtzungo bi bikote ariko dira nor baino nor. Salaberria anaiak, batetik, Armendariz eta Azanza, bestetik. Klubak finalean ordezkaritza ziurtatu du, baina ikusi beharko da zein bikotek egiten duen aurrera.
Bigarren partidan Irurtzun klubeko Murgiondok San Cosmeko Plazarekin osatuko du bikotea, Lapke klubeko Egigurenen eta Figueroaren kontra jokatzeko. Hau ere final estua izango dela aurreikusten da.
Bi partidetako irabazleak maiatzaren 29an jokatuko diren final handietarako sailkatuko dira.