Pilota

Irurtzungo Pilota Txapelketak baditu bigarren mailako finalistak

Guaixe 2026ko maiatzaren 22a

Irurtzun Klubeko Salaberria anaiak. ARTXIBOA

Irurtzun klubeko Salaberria anaiek eta Lazkaoko Lapke klubeko Egiguren eta Ormaetxe sailkatu dira finalerako. Murgiondo (Irurtzun) kanpo geratu da.

Maiatzaren 20an, asteazkena, Irurtzungo Pilota Txapelketako bigarren mailako bi finalerdiak jokatu ziren. Espero bezala, biak partida oso lehiatuak izan ziren, finalerako txartelak oso garesti baitzeuden. 

Lehen partidan Irurtzun pilota klubeko bi bikote ariko ziren nor baino nor. Salaberria anaia goizuetarrak, batetik, eta Armendariz eta Azanza, bestetik. Partida oso borrokatuan gazteak beteranoagoak baino gehiago izan ziren eta, azkenean 22-18 irabazi zuten Salaberria anaiek, finalerako sailkatuz. 

Bigarren partidan Irurtzun klubeko Murgiondok San Cosmeko Plazarekin osatu zuen bikotea, Lazkaoko Lapke klubeko Egigurenen eta Figueroaren kontra jokatzeko. Figueroak ezin izan zuen jokatu, eskuko minagatik, eta Ormatxek hartu zuen bere tokia. Partida oso gogorrean, azkenean markagailua lazkaotarren alde erori zen eta 20-22 gailendu ziren, finalerako sailkatuz. 

Finalak
Irurtzungo Pilota Txapelketako final handiak maiatzaren 29an jokatuko dira, Irurtzungo Trinitate festetan. Hasteko eta behin, emakumeen Nafarroako Foru Komunitateko Pilota Torneoko partida jokatuko da. Bigarren mailako finalean Saralegi anaiek (Irurtzun) Egiguren eta Ormaetxe (Lapke) izango dituzte aurkari, eta lehen mailako finalean Igoa-Arbizuk (Irurtzun) Apaolaza eta Balerdi (Hernani).