pilota

Salaberria anaiak, Nafarroako jubenilen mailako txapeldunak

Guaixe

Salaberria anaiak, beste kategorietako txapeldun eta finalistekin. NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA

Irurtzun klubeko goizuetarrek finalean Aurrera Leitzako Baleztena eta Alkorta mendean hartu zituzten.

Labrit pilotalekuak Nafarroako Kirol Jokoetako Binakako Txapelketako finalak hartu zituen. Jubenil mailan Irurtzun klubeko Salaberria anaiek 22-10 hartu zituzten mendean Aurrera Leitzako Baleztena eta Alkorta, goizuetarrek goitik behera kontrolatutako partidan.