Aniztasunaren zaporea

Guaixe 2026ko maiatzaren 25a

Kulturen arteko IV. Elkartasun zikloaren barruan XV. Munduko Arrozak ekimena izan zen, Irurtzunen, maiatzaren 23an. Osasun etxeko arkupeen bederatzi sukaldari talde aritu ziren aniztasun topaketan parte hartzen. Besteak beste, zuzeneko musika izan zen. 

Irurtzungo Munduko Arrozak hamabost edizio bete ditu, eta aurten hauek izan ziren prestatutako arrozak: Ekuadorko boloi berdea, Senegalgo yebuyen, Veezuelako enpanada, Cadizko arroza, Sakana Harrera Haranaren txibiadun arroz beltza, Irurtzungo emakume taldeak prestatutako arroza, Maroko kus-kusa barazki eta oilaskoarekin, Pikuxar euskal txokoaren arroz esnea eta Atakondoa eskola publikoaren arroza barazkiekin. Guztiak prest egon zirenean, haiek dastatzeko aukera eskaini zuten. 

Arroza prestatzeko errezeta bila, edo haiek dastatzera joan zirenek, osasun etxeko arkupeko zutabeetan erakusketa bat opatu zuten. Paneletan nazioarteko hainbat pertsona ezagunek arrazakeriaren inguruan esandakoak irakur zitezkeen. Bestalde, plazako zuhaitzetako enborrak Palestinako banderaren koloreak zituzten kakorratzez egindako oihalekin "jantzi" zituzten.