Irurtzungo bi ordenantzen aldaketa indarrean

Guaixe 2026ko maiatzaren 26a

Irurtzundarrak udaletxe parean. ARTXIBOA

Igerilekuko eta musika eskolako ordenantzetan egin dira aldaketak. 

Irurtzungo Udalak Musika Eskolara joateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea erabaki zuen, ordaindu beharrekoa 3 euro handitzeko. Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartu da ordenantza horren aldaketa. Bestalde, Irurtzungo Udalak Itxesia udal igerilekuen funtzionamendu araudiaren aldaketa onartu zuen. Haren bidez, igerilekua erabilera berrietara egokitu nahi izan zuen. Aldaketa horri ere erreklamaziorik aurkeztu ez zaionez, ordenantzan egindako aldaketa indarrean da.