Lehen mailako Osasuna Magna Xota taldea atseden hartzen dago, lehen mailako salbazioa lortu eta denboraldia bukatu eta gero. Taldeak ohitura duen bezala, oporretara joan baino lehen bazkarian bildu ziren jokalariak, staffa eta Xotako junta, Tatono Arregi presidentea buru. Aurten Mugiron egin zuten denboraldi bukaerako bazkaria, maiatzaren 21ean.