Nesken maila autonomikoan, kopako finala jokatzetik kanpo geratu da Xota B taldea, finalerdietan Union Tuteraren kontra 1-2 erori eta gero. Irurtzunen jokatutako partidan etxekoak aurreratu ziren, Maitane Sanguesak sartutako gol bati esker, baina Tuterak bana berdintzea lortu zuen. Partidak lehia bizian jarraitu zuen. Tuterak 1-2 aurreratzea lortu zuen. Nahiz eta irurtzundarrak saiatu, ezin zioten partidari buelta eman eta 1-2 galduta, kopako finaletik kanpo geratu ziren. Finala Union Tuterak eta Berriozarko Mendialdea B-k jokatuko dute.