Nesken lehen maila autonomikoko bigarren fasean hamalaugarren eta azken jardunaldia jokatu zen. Xota A taldeak Txantrea izan zuen aurkari. Irurtzundarrek beste master class bat eman zuten eta 1-6 gailendu ziren, Saioa Etxetok (3), Cristina Bariainek, Maialen Aranak eta Ana Vidondok sartutako golei esker.
Xota A da merezitako txapelduna, lehen maila autonomikoko lehen fasean bere multzoko lider eta bigarren fasean jokatutako hamalau partidak, partida guztiak irabazi eta gero (42 puntu), Mendialdea A taldearen aurretik (32 puntu).