Areto futbola

Xotak kopa autonomikoko finala jokatuko du

Guaixe 2026ko maiatzaren 26a

Talde irurtzundarrak Gazte Berriak Antsoain izango du aurkari.

Mutilen maila autonomikoko kopako finalerdien itzulera partida jokatu zen asteburuan. Xotak Instalaciones Los Saucesi 3-7 irabazi zion joaneko partidan, eta Atakondoan jokatutako itzuliko partidan alde hori oraindik ere gehiago handitu zuen talde irurtzundarrak, 10-1 gailendu baitzen etxean, zaleen zoramenerako. Julen Fernandezek (2), Oinatz Zabartek, Oier Amezgaraik (3), Andres Felipe Cadenak (2), Asier Astizek eta Imad El Ougdik ikusi zuten atea. 

Horrela, Xotak kopa autonomikoko final handia jokatuko du maiatzaren 30ean, larunbata, 16:30ean Anaitasuna pabiloian, Gazte Berriak Antsoain taldearen kontra.