Pilota

Irurtzun, CMO Esku Pilotako Kluben Ligatik kanpo

Guaixe 2026ko maiatzaren 27a

Larraunen kontra lehiatu zen Irurtzungo taldea, Irurtzun klubeko arduradun Miguel Berazarekin. UTZITAKOA

Talde sakandarra final laurdenetan Larraunen kontra erori egin zen.

Maiatzaren 24an CMO Esku Pilotako Kluben Ligako final laurdenak jokatu ziren Lekunberrin. Irurtzunek Larraun izan zuen aurkari. 

Kadeteetan Ijurkok eta Sotilek (Larraun) Sarazibar eta Etxeberria (Irurtzun) hartu zituzten mendean (10-10 eta 10-1). 

Juniorretan Nazabal eta Telletxe (Larraun) Irurtzun klubeko Salaberria anaiei gailendu zitzaien (10-2 eta 10-3). 

Seniorretan, ordea, Igoak eta Arbizuk (Irurtzun) Larraungo I. Galarza eta E. Galarzari erraz irabazi zieten (7-10 eta 2-10), baina ez zen txapelketan aurrera egiteko nahikoa izan, eta 2-1 galduta, Irurtzun CMO Esku Pilotako Kluben Ligatik kanpo geratu da.