Areto futbola

Xotako jubenilek kopagatik borrokatuko dute

Guaixe 2026ko maiatzaren 29a

Xota jubenilak, Imanol Arregirekin. Xota nagusiko entrenatzaileak finalaurrekoa jarraitu zuen. XOTA

Finalean Garbayo Chivite Cintruenigo dute aurkari

Areto futboleko jubenilen mailako Xotak denboraldi itzela darama. Ligako txapeldun ikusgarria da (72 puntu), jokatutako 24 partidak irabazita eta orain kopa altxatuta denboraldia borobildu nahi du. Kopako finalerdietan 6-2 hartu zuen mendean Gazte Berriak Antsoain, Julen Fernandez (2), Javier Larrea, Asier Astiz, Alain Morales eta Oinatz Zabarte jokalariek sartutako golei esker. 

Xotak Garbayo Chivite Cintruenigo du aurkari maiatzaren 31n Anaitasunan jokatuko den final handian (16:30).