Nesken kadete mailako Xota seigarren izan da nesken kadete mailan (14 puntu), 14 partidetatik lau irabazi, bi berdindu eta zortzi galdu ostean. Kopan ederki aritu dira irurtzundarrak. Asteburuan finalerdietako itzuliko partida jokatu zuten Atakondoan. Joanekoan 3-1 galdu zuten Lacturale Orvinaren kontra, baina itzulikoan 3-1 gailendu ziren irurtzundarrak, eta, hortaz, penaltietan erabaki zen nor sailkatuko zen finalerako. Penaldietan, 4-2 gailendu zen Xota eta, poz handiz, finalerako sailkatu zen. Maiatzaren 30ean Anaitasunan jokatuko den finalean (13:00) Tuterako Cantera taldea izango du aurkari.