Maiatzaren 31n, igandean, Ergako Trinitatera erromeria eginen dute irurtzundarrek, eta aurretik, ostiralean eta larunbatean, Trinitate festak ospatuko dituzte. Besteak beste, Irurtzungo Pilota Txpelketaren Finalak jokatuko dira eta Sergio Bezos umoregile ezagunaren bakarrizketa saioa izanen da (sarrerak agortuta) ostiralean, eta larunbatean Guan taldeak antolatutako Erlojupeko igoera Ergako Trinitatera izanen da ere. Musika, erraldoiak, herri bazkaria eta abar ez dira faltako. Igandean, goizean erromeria eta arratsaldean Gure Pilota taldeko partidak izanen dira, baita jolas tradizionalak ere.
2026ko Irurtzungo Trinitate Festak
Maiatzak 29 ostirala
17:45 XXXIV. Irurtzungo Pilota Txapelketako finalak eta Nafarroako txapelketaren final laurdenak, Bi Aizpe frontoian.
19:00 Bakarrizketa, kultur etxean.
20:30 Iluntze akustikoak, Larrazpi gazte elkarteak antolatuta, Larrazpin.
Maiatzak 30 larunbata
09:30 XI Erlojupeko igoera Ergako Trinitatera, Guan taldeak antolatuta, Aska plazatik.
14:30 Heri bazkaria, Atakondoa ikastetxeko patioan.
17:30 Mutil Gazteak txarangarekin kalejira, patiotik.
18:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsa, plazatik.
20:00 – 21:30 Trikitrauki fanfarrearekin dantza plazara, plazan (euriarekin, Barazkigunen).
23:00 Teknogaua: KoldoLC, Breaking the night eta Bromez, Larrazpi gazte elkarteak antolatuta, Larrazpin.
00:00 On festa musika, plazan (euriarekin, Barazkigunen).
Maiatzak 31 igandea
10:00 Erromeria ErgakoTrinitatera.
10:00 – 11:30 Hamaiketakoa, Trinitatean.
17:00 – 29:00 Jolas tradizionalak adin guztiendako, plazan (euriarekin, Barazkigunen).
18:00 Gure Pilota Pala Elkartearen pilota partidak, plazako frontoian (euriarekin, Bi Aizpe frontoian).