Areto futbola

Xotako kadeteek ezin izan zuten kopa etxera ekarri

Guaixe 2026ko ekainaren 2a

Xotako nesken kadete taldea, finalaren egunean Anaitasunan. FEDERAZIOA

Tuterako Canteraren kontra galdu egin zuten.

Nesken kadeteen kopako finala Anaitasunan jokatu zen, maiatzaren 30ean, 13:00etan. Xotak arerio gogorra zuen, Tuterako Cantera. Bi taldeek lehia bizia izan zuten. 4. minuturako Cantera aurreratu zen, baina Xotak ekinean jarraitu zuen eta June Morenok bana berdindu zuen 18. minutuan. Hortik aurrera bizi-bizi jarraitu zuen lehiak. 24. minutuan Cantera 1-2 aurreratu zen, penaltiz. Berdintzea zen irurtzundarren nahia, baina 30. minutuan hirugarren gola sartu zuen Canterak, 1-3. 42. minutuan laugarrena sartzeko parada izan zuten tuterarrek eta Xotak 1-4 galduta, kopa Tuterara joan zen.