Irurtzungo Erabidea industrialdearen 12. zenbakian kokatuta dago Embalajes Aralar enpresa. Zurezko bilgarriak egiten dituen enpresak jarduera lizentzia eskatu dio Irurtzungo Udalari. Espedientea idazkaritzan kontsulta daiteke garagarrilaren 23ra arte. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzakete.